Atzo, DBH3ko ikasleek Itsasoa Gara PROI-ko gizarteratze fasea gauzatu zuten.
LH4ko ikasleei beraien Itsastola aurkeztu zieten, lau gunetan banatuta: hidrogunea, gizagunea, kutsagunea eta mikroipuin gunea. Ekintzaren bitartez, galdera honi erantzuten saiatu ziren: nola ikusarazi hurrengo belaunaldiei itsasoaren zaintza gure herritik hasten dela? Ikasleek itsasoak gizakiarentzat duen garrantzia azaldu zuten. Horretarako, gure jarduerek denboran zehar izan zuten bilakaera aztertu zuten. Era berean, gure eguneroko ohiturek itsasoan duten eragina erakutsi zieten LH4koei. Kutsaduraren ondorioez eta itsasoa zaintzeko beharraz hausnartu zuten elkarrekin. DBH3ko ikasleek ardura handiz azaldu zuten norberaren jarrerak ere baduela garrantzia.
Helburua LH4ko ikasleengan kontzientzia piztea eta zaintzarako konpromisoa sustatzea izan zen.