DBHko ikasleak Magisteritza Eskolan

Argazkian DBH 1eko ikasleak beren irakaslearekin

DBH 1. mailako ikasleak diren Eneko Mendoza, Maddi Arzubialde, Amaiur Villaverde eta Gorka Gallastegi, Amaia Urruzmendi irakaslearekin batera, Donostiako Magisteritza eskolan izan dira.

Graduko Hezkuntza Proiektuak minorreko Musika, Plastika eta Gorputz Hezkuntzako Tailerrak irakasgaien ordubeteko saioan parte hartu dute eta bertan iazko kurtsoan LHko 6. mailan egindako Antzerkia Proiektua aurkeztu dute Axularreko ikasleek magisteritzako 50 ikasle eta 3 irakasleren aurrean.

Aurkezpena gustuko izan dute eta oso txalotua izan da.

Bertan, egindako aurkezpenaren ziurtagiria eta oparitxo bana jaso dute.