Donostiako alkatearen bisita: Ekonomia klase berezia Axular Lizeoan

Donostiako alkatearen bisita: Ekonomia klase berezia Axular Lizeoan

Atzo, Donostiako alkatea Axular Lizeora hurbildu zen 1. Batxilergoko Ekonomia klasean parte hartzeko. Saioan, udal aurrekontuak nola osatzen diren eta zein diren gastu nagusiak azaldu zizkien ikasleei, adibide errealekin. Alkateak bereziki azpimarratu zuen donostiarrek aukera dutela hiria hobetzeko proposamenak egitea eta horiek gauzatzeko udal aurrekontuetan partida berezi bat dagoela. Ikasleek galderak egin eta iritziak partekatu zituzten, udalaren funtzionamendua eta herritarren parte-hartzea hobeto ulertuz.