EHU- Axular elkarlana

EHU- Axular elkarlana

Gure DBH 3, 4 eta BATX 1eko ikasleek Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateak aurrera eramaten ari den ikerketa proiektu batean parte hartu dute. Proiektuaren helburua elikadura emozionala eta horrek atxikimenduarekin, gurasotasunarekin eta erregulazio emozionalarekin duen harremana aztertzea da.

Espero dugu ezagutza horrek etorkizunean janariarekin lotutako kudeaketa emozionaleko arazoen intzidentzia txikiagoa ekar dezan.