Aurreko albiste batean adierazi genuenez, DBH 4. mailako ikasleek janaria biltzeko kanpaina antolatu dute Gipuzkoako Elikadura Bankua erakundearen bitarteaz behartsuenei helarazteko.
Familiek kanpainari egin dioten harrera bikaina izan da. Gaur, martxoaren 13an, hasi den jasotze-lanak antolatzaileen espektatibak gainditu ditu. Bihar ere janari gehiago ekarri ahal izango da ekintza on honetan laguntzeko.
Mila esker guztioi zuen kolaborazioarengatik!