Gabonen aurretik DBH 3 eta batx 2ko ikasleekin Donostiako Udalak antolatutako Gazteak etorkizunerako trebatzen programan parte hartu genuen. Eukene Gontanen formatzailearen eskutik, etorkizunean beharko dituzten gaitasunen inguruan prestakuntza jaso zuten: autoezagutza, adimen emozionala, taldeko presioa... Gaur egungo munduan behar-beharrezkoak diren baliabideak!