Haurren iritzia kalean: Axular News, UNICEF eta EITB elkarlanean

Haurren iritzia kalean: Axular News, UNICEF eta EITB elkarlanean

Pasa den astean, Axular News komunikazio taldeko ikasleek elkarlan berezia egin zuten UNICEF ekin eta EITBko Euskadi Quédate programarekin, Haurren Munduko Eguna zela eta. Jardueran, ikasleek kazetaritzaren hainbat rol hartu zituzten beren gain: erreportari, erredaktore eta produkzioko kide gisa aritu ziren, besteak beste.

Ekimenaren barruan, Donostiako kaleetan galdeketa bat egin zuten herritarren iritzia jasotzeko. Galderen artean honako gaiak landu zituzten: haurren eskubideak benetan errespetatzen diren, adingabeei entzuten zaien eta gizartean nahikoa kontuan hartzen diren, nahiz eta hauteskundeetan parte hartu ezin izan.

Esperientzia oso aberasgarria izan zen ikasleentzat. Komunikazioaren mundua gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, eta, aldi berean, haurren eskubideen inguruko hausnarketa sustatu zuten. Parte-hartzaileek asko ikasi zuten elkarlan honetatik, eta balorazio oso positiboa egin zuten bizitako esperientziaz.