Zaborra arazo handia da bizi garen kontsumo gizarte neurrigabe honetan. Hondakinek sortzen dituzten arazoez kontzientziatzeko helburuarekin, LH2ko gure ikasleek Cristina Enea Fundazioak antolatzen duen Hondakin Arduratsuak tailerrean parte hartu dute.
Normalean sortzen ditugun hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzeko nola banatu ikasi dute gure ikasleek, froga, asmakizun, eta jolas desberdinen bidez. Amaitzeko, parte-hartzaile bakoitzak diru-zorro bat egin du tetra-brik ontzi bat berrerabiliz.