Ibon Martin idazlea gure artean

Ibon Martin ikasle eta irakasleekin

DBH 4. mailako ikasleek Ibon Martin idazlearekin "El faro del silencio" liburuari buruzko foro batean parte hartu dute Gaztelania Mintegiak antolatuta. Ikasleek liburua irakurri eta landu ondoren, bideoak, elkarrizketak eta booktrailerra sortu dute eta, sari gisa, hurrengo ostiralean, ekainak 22, Pasai San Pedrora joango dira. Han, Platako itsasargira txangoan joango dira, ondoren Albaolako bisita gidatua egin eta San Juan baleontzia ezagutzeko.

Hemendik Ibon Martini eskerrak eman nahi dizkiogu bere hitzaldiarengatik.