Ingurumen batzordean parte hartzen duten LHko eta DBHko ikasleek irteera bat egin zuten ikastolako EA2030eko koordinatzailearekin. Iaz eta aurten egindako energiaren inguruko diagnosian erabakitako ekintza burutu dute. Bertan, gure auzoko argiteria aztertu egin zuten, instalazioen zainketa, puntu kritikoak … Ikerketarako eta datuak biltzeko mapak eta taulak erabiltzeaz gain, auzoko bizilagunei galdetegiak pasa zizkieten.