Iruzur fiskalaren inguruko proiektua

Argazkian saio bat

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta, Innova 4B enpresa fiskalitatea eta iruzur fiskalaren inguruan proiektu pedagogikoa prestatzen ari da. Abenduan eta urtarrilan Batxiler 1eko ikasle talde batekin proiektu-pilotua probatu dugu.

Horretarako, EHUko irakaslea den Ainhoa Ezeizak eta Innova 4Bko Nahia Delgadok ikasleekin lau saio izan dituzte zerbitzu publikoez, zergez, iruzurrez eta hainbat dilemen inguruan hausnartuz.

Esperientzia honetatik ateratako ondorioek lagunduko dute programa sakontzen ikastetxe gehiagotan aplikatu ahal izateko.