Juul kanpaina ikastolan

Juul kanpaina ikastolan

Aurten ere, gure ikastolak irakurzaletasuna sustatzeko helburua duen Juul kanpainan parte hartu du.

Azken hilabeteetan HH eta LHko ikasleek ipuin desberdinak irakurri dituzte eta gaur, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, bozkaketa literarioa ospatu dugu. Gure ikasleek, epaile bihurtuta, irakurritakoen artean ipuin eta ilustratzaile gustokoenak aukeratu dituzte.

Gainera eta egunean zehar, gure ikasleek irakurketarekin erlazionatutako hainbat ekintzetan parte hartu dute: hala nola, horri banatzaileak sortu dituzte, literatur-jokoetan parte hartu dute…