Kontsumo jasangarria

Eskola Agenda 21eko kontsumo jasangarriaren gaia dela-eta, DBH 4ko ikasleak D´elikatuz museoa, Ordiziko azoka eta Idiazabalgo Aranburu gaztategian izan ziren bertako gazten produkzioaren berri jasotzeko. Idiazabal gazta, ardi latxa muturbeltzaren esne gordin hutsez egiten da, esne garbi eta osoarekin, pasteurizatu gabea. Lehen sektoreko jarduera honek gure herrian duen garrantzia ezagutzeko aukera izan dute.

Bisitaren ondoren ekoizturiko gazten dastaketa egiteko parada izan genuen.

Ikastolako Eskola Agenda 21 proiektuaz gehiago jakiteko klikatu hemen.