LeGoP proiektuko nazioarteko bilera Amsterdamen

Nazioarteko bilerako argazkiak

Heziketa, formazioa, gazteria eta kirola bultzatzen dituen Erasmus Plus programa europearraren barruko LeGoP (Learning Good Practices) proiektua garatzeko Xabier Insausti eta Juan Ezeiza irakasleak Amsterdamen izan dira.

LeGoP inguruan hiru herrialdetako bost erakunde bildu gara:

  • Axular Lizeoa eta Gureak gizarte ekimeneko kooperatiba (Euskadi)
  • Bari-ko (Italia) Salvemini Lizeoa eta Elpendu gizarte ekimeneko kooperatiba
  • Amsterdam-eko (Holanda) homofobiaren prebentziorako Gale elkartea
  • Hyperion Lyceum institutu holandesak kide ofiziala ez izan arren, bere eraikina eta laguntza eskaintzen ditu.

Programaren helburua hirukoitza da:

  • Irakaskuntzarako tresna teknologikoen erabilpenean irakasleak trebatzeko curriculuma sortzea, behar bereziei arreta izanez.
  • Curriculuma parte hartzen dugun erakundeotan esperimentatuko da, beranduago interesatuei doan eskainiz.
  • Homofobiaren prebentziorako monitoreen formaziorako e-learning ikastaroa egitea.
  • Partaideon esperientzia eta jarduera onak bilduko dituen tresna-multzoa (toolkit) garatzea.

Hori dena lau hizkuntzatan prestatzen ari gara: euskara, ingelesa, italiera eta gaztelania. Horretarako, hiru herrialdeotan bilerak, ikasle eta irakasleen hainbat trukaketa eta azken horien formazio-saioak antolatuko dira.