Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruko ekintzak

Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruko ekintzak

Liburuak eta irakurketa izan dira egun hauetako protagonistak. Pasa den igandean ospatu zen Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat jarduera egin ditugu gure ikasleen artean irakurzaletasuna pizteko helburuarekin.

Irakurzen dugunean zer sentitzen dugu? Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek DBHko ikasle boluntarioek aste honetan antolatu dituzten gogoeta-saio eta jardueretan parte hartu dute. Gainera, joan den ostiralean, txikienek oso arratsalde atsegina pasa zuten. DBHko ikasleen bisita jaso zuten eta talde txikietan banatuta, hainbat ipuin irakurri zituzten.