Overclock Axular Euskadiko MoodleMoot kongresuan

Overclock Axular taldeko kideek MoodleMoot Euskadi 2013 kongresuan parte hartuko dute. Bertan, irakasle eta software garatzaileek esperientziak trukatzen dituzte Moodle izeneko ikaskuntza-irakaskuntza plataformaren inguruan.

Ikasturtean zehar, Overclock Axular taldeak plataforma horretaz baliatzen den belaunaldien arteko komunikaziorako Elkartu proiektua garatu dute. Moodle ere Axularreko Ikasgela Birtualaren aplikazioa da.

Neskamutilon aurkezpena zuzenean jarraitu ahal izango da ekainaren 14an, ostirala, helbide honetan: http://mooteu13.moodlemoot.net

 

Esteka honetan Overclock Axular taldeko bloga ikus dezakezu.

Elkartu proiektua ezagutzeko sakatu hemen.

Proiektuen atalean ikastolako heziketa-proiektu batzuen inguruko informazioa aurkituko duzu, First Lego League eta belaunaldien arteko boluntariotza programa, besteak beste.