Overclock Axular Madrilgo Finde Científico-n

Ekitaldiaren kartela

Maiatzaren 11, 12 eta 13n Overclock Axular Taldeak Alcobendasen izango den Premios Finde Cientifico Thermo Fisher Scientific-en parte hartuko du. Erakustazoka eta lehiaketa hori FECYTek (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología) antolatzen du, MUNCYTen (Museo Nacional de Ciencia y Tecnología) lankidetzarekin.

Aurten Overclock Axular Taldeak sentsore eta Arduino plakez baliatuz garatu duen baratzeetan ura kudeatzeko aplikazioa aurkeztuko du.

2015. urtean Overclock Axular Taldeak lehiaketa horretako lehen saria lortu zuen SASKINECT proiektuarekin.

Ziur gaude lan aparta burutuko dutela.