Overclock Finde Científico-n

Argazkian ume batzuek proiektuaz informazioa jasotzen dute

Overclock Axular Taldeak Alcobendasen izan den Finde Cientifico Thermo Fisher Scientific-en parte hartu du. Erakustazoka eta lehiaketa hori FECYTek (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología) antolatzen du, MUNCYTen (Museo Nacional de Ciencia y Tecnología) lankidetzarekin.

Edizio honetan Overclock Axular Taldeak sentsore eta Arduino plakez baliatuz garatu duen baratzeetan ura kudeatzeko aplikazioa aurkeztu du. IOso esperientzia ona izan da Pili Merino eta Josetxo Sánchez irakasleek gidatutako Bigarren Hezkuntzako ikasleen taldearentzat.

2015. urtean Overclock Axular Taldeak lehiaketa horretako lehen saria lortu zuen SASKINECT proiektuarekin. Gaur egun Finde Científico erakustazoka da eta ez lehiaketa.