Polizia Zientifikoari bisita

Ikasleak eta irakaslea Erandioko egoitzan

Forensic Science proiektuan parte hartzen duten ikasleak Ertzaintzak Erandion duen Polizia Zientifikoaren egoitza bisitatu dute.

Harrera egin ondoren, bertako arduradunak sail hori 1990. urtean sortu zela eta 2006. urteaz geroztik European Network Forensic Science (ENFS) sareko kide dela adierazi die. Horrez gain, laborategiak nola bananduta dauden eta zer analisi mota egiten dituzten ere azaldu die.

Ondoren ikasleek laborategiak bisitatu dituzte eta arduradunek krimen eszenatokian jasotako ebidentziak aztertzeko zer teknikak erabiltzen dituzten erakutsi diete.

Hemendik Ertzaintzari eskerrak eman nahi dizkiogu aukera hain interesgarria gure ikasleei emateagatik.