Datorren asteartean, Martxoak 11, arratsaldeko 17:30ean RESOLAB ikerketa laborategiak "KONEKTATUAK...BAI ALA EZ?" antzerki-foroa burutuko du EHUko J.M. Barriola eraikinean.
Badira 3 urte Axular Lizeoak gailuen eta pantailen erabilerari eta hazkuntzari buruzko RESOLAB ikerketa laborategian parte hartzen duela. Orain, gugandik jaso duten informazioarekin antzerki-foroa burutuko dute eta horregatik, Axular Lizeoko komunitate osoa dago bertara gonbidatua, izan ere, antzerki-foro horren oinarrian zera baitago: Axular Lizeoko Lhko ikasle, irakasle eta familiek betetatako galdetegiak eta ikasle, irakasle eta gurasoek egindako eztabaida-foroak.
Gaiaren garrantzia ikusita, aukera bikaina da bertara joan eta hausnarketa partekatua egiten jarraitzeko, beraz, ikastolako familia eta langile guztiak gonbidatuak zaudete.
Esteka honetan “Konektatuak… bai ala ez” antzerki-foroaren bideoa ikus dezakezue.
Izena eman nahi baduzue, bete galdetegi hau, mesedez.