Xabier Larretxea irakaslearekin Batxiler 2Ako ikasleak Lur eta Ingurumenaren Zientziak ikasgaiaren barruan Aralarreko Sastarri kobazuloan izan ziren. Helburua erliebe endokarstikoan sortzen diren egiturak ezagutzea zen.
Hego haizea lagun zutela egun polita izan zuten eta ikasleek, ikasteaz gain, oso ongi pasatu zuten.