Batxilergoko 1. mailako ikasle talde bat Esseneko (Alemania) ikasleekin trukaketa programa aberasgarri batean parte hartzen ari da. Egonaldian, gure ikasleak Alemaniako familiekin bizi dira eta haien kultura espermientatzen ari dira. Don Bosco Gymnasium ikastetxean klaseetara joateaz gain, kultur jardueretan eta txangoetan parte hartzen ari dira.
Izotz gainean patinatzen hasi zuten astea eta egun hauetan zehar Dusseldorf hiria eta bere monumentu garrantzitsuenak bisitatu dituzte. Essen hiria ere ezagutu dute, bertako kaleak zeharkatuz eta Folkwang museora joanez. Astea amaitzeko, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako Zollvereingo ikatz-meategiaren industria-gunea bisitatuko dute.
Martxoan Axular Lizeoan ikasle alemaniarrei harrera egingo diegu, gure inguruan esperientzia bera biziko baitute, gure familia eta ikasleekin batera.
Ikastolako trukaketa-programaz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.