Bi urteren ondoren, atzo Udaberri Festa ospatu genuen ikastolan.
Eguna ekintzaz beteta egon zen: goizean ikasle guztiek Flashmob dantzatu zuten ETS taldearen Sumendiak kantarekin eta txikienek DBHko ikasleek antolatutako jokoetan parte hartu zuten. Eguerdian herri kirolak frontoian eta irakasle eta ikasleen arteko futbol-partida ospatu zen. Festari amaiera emateko, arratsaldean txikiek prestatutako bizkotxo gozoak jan zituzten.
Ez dago Aste Santuko oporrei hasiera emateko modu hobeagorik!
Hemen ikus ditzakezu atzoko irudi batzuk.