DBHko ikaslea den Ander Cepas Finlandiara joan da Lohja hiriko Nazioarteko Txapelketa Irekian parte hartzera Espainiako mahai-teniseko txapeldun ordea izan ondoren.
Argazkian Ander kategoria absolutuan parte hartuko duen José Manuel Ruiz kirolari granadarrarekin dago.
Oso ondo arituko dela ziur gaude.
Zorionak, Ander, eta zorte on!