Kirol denboraldi arrakastatsua Axular Lizeoan

Kirol denboraldi arrakastatsua Axular Lizeoan

Amaitu da kirol denboraldia eta Axular Lizeoan asko dugu ospatzeko. Eskola kiroleko eta kirol federatuko gure taldeetako askok finaletara iritsi eta txapeldunak izan dira.

SASKIBALOIA:

  • JUNIOR MUTILAK TALDEA (Batx 1-2) Gipuzkoako txapelketan irabazle, Finalen Finala ekitaldian.
  • JUNIOR NESKAK TALDEA (Batx 1): Zilarrezko Errendimenduko ligako finalerako sailkatuak.
  • INFANTIL NESKAK ETXADI TALDEA (DBH1): Partaidetzako txiki txapelketan finalerako sailkatuak.

FUTBOLA:

  • ALEBIN NESKAK (LH5): Donostiako hondartza txapelketan alebin nesken ligako txapeldunordeak.
  • ALEBIN MUTILAK (LH6): Donostiako hondartza txapelketan alebin mutilen ligako 3. postua.

Senior taldeak ere oso ondo ibili dira denboraldi honetan. Futbolean gure talde batek erregionalen txapeldunordea izan da eta gizonezko gorengo mailara igo da. Saskibaloian, senior mutilen taldeak 3º regional mailako txapelketa irabazi eta 2º regional mailara igo da eta gure beteranen nesken taldeak beteranen Gipuzkoako txapelketa irabazi du.

Zorionak guztioi baita beste talde guztietako kirolariei!

Axular Lizeoko kirol proiektuaz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen.