Saski Axular Academy

Saski Axular Academy logotipoa

Datorren denboraldiari begira Axularren martxan jarriko dugun SASKI AXULAR ACADEMY proiektu berria aurkeztu nahi dizuegu. Oraingoan, Basket Sito entrenatzailea izango dugu jaurtiketaren teknika hobetu nahi duten ikasleekin lanean aritzeko.

Hori dela eta, maiatzaren 14ko ate irekietara gonbidatzen zaituztegu. Bertan GUN 8000 jaurtiketa-makina ikusi eta probatu ahal izango duzue. Era berean, Basket Sitok erabiltzen dituen osagarriak eta ariketa batzuk ere ikusi eta probatu ahal izango dituzue.

Jaurtiketa-makina bideo honetan ikus daiteke martxan.

Saski-Axular ACADEMYren ate irekiak maiatzaren 14an, astelehena, izango dira Axular Lizeoan.