Saski-Axular Eskolako aurrematrikula

Saski-Axular Eskola

Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.era arteko umeentzako aurrematrikula irekita dago datorren ikasturtean Saski-Axular Eskolan izena emateko.

Joko berriak, jokalari profesionalen bisitak, saskibaloi partidatarako gonbidapenak, opariak, sorpresak, etab. izango ditugu eta, batez ere, saskibaloian primeran pasatzeko ilusio eta gogo handiarekin bueltatuko gara!

Anima zaitez!