Saski Axular Senior 2. mailara igo da

Jokalariak eta entrenatzailea atsedenaldi batean

Ikasle ohiez osatutako probintzial 3. mailako saskibaloi taldeak Avia Eibar-taldearen aurka jokatu eta igoera lortu du. Ikastolako taldeak 8 puntu baino gehiagogatik irabazi behar zuen igoera lortzeko eta norgehiagoka bikaina jokatu ondoren helburua lortu dute 63-53 emaitzaz.

Ikasle, ikasle ohi eta lagunez betetako harmailetan giro ezin hobea izan da.

Zorionak!