Gero Axular Dantza Taldea Europan zehar

Argazkian dantzariak

Uda honetan, urtero bezala, Gero Axular Dantza Taldeak Europan zehar hiru bidaia egingo ditu Euskal Herriko dantza, musika eta kultura erakusteko.

LH 5. eta 6. mailako dantzariak Maribor-en (Eslobenian) izango dira, Folklore Festival OTROSKI FOLKART jaialdian ekainaren 27tik uztailaren 4ra

DBH 1. eta 2. mailako dantzariak Nowy Sacz-en (Polonia) 24. FESTIVAL OF THE CHILDREN OF MOUNTAINS jaialdian uztailaren 8tik 18ra

Nagusien taldea (DBH 3. mailatik gorakoak): Bransk-en (Polonia) MEETING OF PODLASIE 206 jaialdian uztailaren 30etik abuztuaren 10era

Informazio gehiago Gero Axular Dantza Taldeko webgunean