Aditu japoniarrak Axularren

Japoniako Hezkuntza Ministerioaren babespean ordezkaritza baten bisita izan dugu egunotan ikastoletan. Aurreko egunetan Lazkaoko San Benitora, Bergarako Aranzadira eta Donostiako Axular, Santo Tomas eta Zurriolara joan dira, gure eredu pedagogikoaren programak ezagutzeaz gainera, horiek ikasgeletan nola aplikatzen diren bertatik bertara ikusi nahi baitzuten, eta harrituta geratu dira ikusi duten emaitzarekin.

Kangei to kansha! (Ongi etorri eta eskerrik asko!)