Asteklimaren 2. edizioa

Asteklimaren 2. edizioa

Aurten Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen, ASTEKLIMAren, bigarren edizioa izango da irailaren 24tik urriaren 3ra arte, Euskadiko Energiaren Erakundea eta Ihobe erakunde publikoen bidez.
Ekimen honen helburua herritarrengan klima aldaketarekin loturiko arazoekin eta trantsizio energetikoaren inguruan kontzientziatzea da. Jarduera pila antolatu dira Donostian:

  • 'Grafika Soziala. Goi-bilera klimatikoak, aktibismo soziala' erakusketa (irailaren 30etik abenduaren 12ra, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean). Cristina Enea Fundazioak, Glasgown 2021ean egingo den Klimaren Goi Bileraren testuinguruan sorturiko erakusketa. Bertan, egin diren Klimaren Gailur desberdinetan gizarte-mugimenduek sortutako ekoizpen grafikoa eta honen bilakaera erakusten da.
  • 'O menino e o mundo' filmaren emanaldia (urriaren 2an, 17:00etan, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean). Haur bat bere familiarekin bizi da Brasilgo landa eremu idiliko batean, bere aitak hirira lanera joan behar duen arte. Aita aurkitzeko asmoarekin, haurrak bidaia bati ekitea erabakitzen du, teknologiaz, makinez eta hedabideez kontrolatutako beste mundu bat deskubritzera eramango duen abentura zoragarri bat. Gaur egungo animazioko bitxi aparta, kolorez, musikaz eta poesiaz betea.
  • 'Hegaztiak nondik nora' tailerra (urriaren 2an, 11:00etan, Ulia Interpretazio Zentroan). Ahoarekin gauza asko esaten ditugu eta hegaztiek beraien mokoekin ere, baita ireki ere egin gabe! Zatozte gurekin hegaztien eguna ospatzera eta ezaugarri erraz batzuk kontuan hartuta hegazti mota desberdinen bizitzako abenturak ezagutuko ditugu. Horietako batzuk arriskuz beterik daude gainera...
  • Loiolako araztegira bisita gidatua (urriaren 2an, 10:00etan). Klima aldaketaren ondorioetako bat da uraren zikloaren aldaketa, baita hirietan ere. Loiolako araztegira egindako bisita honetan, itsasora isuri aurretik etxeko eta industriako hondakin-urei eta euri-urei egiten zaizkien saneamendu-tratamenduak ezagutuko ditugu. Era berean, tailer didaktiko bat egingo dugu, manipulazioan eta esperimentazioan oinarritua, saneamendu-prozesu bakoitzak eskalan nola funtzionatzen duen jakiteko. Añarbeko Urak-ekin lankidetzan antolatutako jarduera.

Informazio gehiago eta izen-ematea esteka honetan.