Axular Start innova egunean

Axular Start innova egunean

Aldaketa-aroa bizi izaten ari gara, edo aro-aldaketa? Egungo errealitatean dena aldatzen da, eta abiadura handian gainera. Eta Hezkuntza? Begira al dezakegu gure egunerokotasunetik harago, eta gure ikasleek, ez bihar, baizik eta hamarkada bat barru, bizi izango duten munduan pentsatu? Eta, hezi eta presta al ditzakegu mundu horretarako?

Start innova eguna martxoaren 10ean, 9:00etatik 13:15era arte ospatuko da Donostiako Carlos Santamaría zentroan. Hizlarien artean Aitor Uriondo, ikastolako zuzendaria, izango da.

Hona hemen egitaraua eta izena emateko webgunea