Axular ITSMF foroan

ITSMF logoa

Kudeaketa aurreratuaren 23. astearen barruan eta Euskaliten Jardunbide Egokien artean aukeratua izan ondoren, Ikastolako Zuzendariak ITSMF Euskadi foroak EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan antolatutako mahai-inguruan parte hartu du.

Hainbat teknologia-enpresa, administrazio publiko eta beste sektoreetako erreferenteren aurrean aldaketa digitalaren inguruko gaiak aztertu dira. Axular Lizeoa hezkuntzaren munduko gai horretako kasu arrakastatsu gisa aurkeztu da.