Axular Lizeoak El Diario Vasco egunkariaren Gure Eskola proiektuari hasiera eman dio. DBH 2. mailako Jon Álvarez, Maider Lazkano, Noa Eguren, Maddi Antero eta Luken Rioja ikasleek, Alazne Conde, Olatz Gorrotxategi eta Itxaso Mallabiabarrena irakasleen zuzendaritzapean Axular News ekimena testu, bideo eta argazkitan islatu dute.
Bi astez talde lanean aritu dira Axular Lizeoak ingurumena zaintzeko dituen neurri berritzaileak erakusteko asmoz.
Esteka honetan beren lanaren emaitza ikus dezakezu.
Ostiralero ikastetxe batek Gure Eskola kanalaren lekukoa hartuko du.
El Diario Vasco egunkariari gure esker ona azaldu nahi diogu emandako aukera eder honengatik.