Batxilergoko ikasleak Quantum 13n

Batxilergoko ikasleak, Xabier Insausti eta Xabier Larretxea irakasleekin batera , DIPC-k antolatuta, Victoria Eugenian burutzen ari den Passion for Knowledge - Quantum 13 ko hitzaldietan izan dira.

Bi hitzaldi entzuteko aukera izan dute: Technion - Israel Institute of Technology institutuko Ikerketzailea den Aaron CIECHANOVER-en Medikuntza pertsonalizatuaren iraultza: Gaixotasun guztiak sendatuko ditugu? Eta zer preziotan?,  eta Biologia Zientzien eta Neurozientzien Columbiako Unibertsitatean (AEB) katedraduna den Rafael YUSTErena: Garuneko jardueraren mapa: jarduera ikustea neurona-zirkuitu osoetan.