Cansat Axular Euskadi Irratian

Taldekideak irratsaioa grabatzen

Cansat Axular Taldeko kideak eta ekipoko arduraduna den Mikel Eguren Euskadi Irratiko "Norteko trena" saioan izango dira azaroaren 24an, larunbata, eguerdian. Bertan, ekipoaren lanaz eta Europako txapelketan izan duten esperientziaz hitz egingo dute.