DravetTZARI ekimen solidarioa

DravetTZARI ekimen solidarioa

Gero Axular Dantza Taldeak DravetTZARI euskal kulturaren aldeko proiektu solidarioa aurkeztu du Meta! Matchfunding-aren 5. edizioaren barruan.

DravetTZARI sortu dute taldeak 2021ean egingo dituen jarduerak Dravet Sindromearen inguruko kontzientziazioa bultzatu, kultura inklusiboa sustatu eta euskal kulturak gizartea eraldatzeko elementu gisa dituen aukerei balioa ematearren.

Interesatuok goteoko orrialde ofizialetik egin ditzakezue ekarpenak, esteka honetatikk eta, horretarako, jarraibide hauek dauzkazue.

Jasotzen den euro bakoitzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak beste euro bat jarriko du.

Gainera, emaileok esker oneko sariak jaso ditzakezue, oihalezko poltsa batetik hasi eta taldearen ikuskizunetarako sarreretaraino.

Zure laguntza behar dugu!
Eskerrik asko!