Aurten Eskola Agenda 21 proiektuaren baitan KONTSUMO JASANGARRIArekin lotutako partaidetza fitxak egin dituzte gure ikasleek. Fitxa horietatik ateratako ondorio, konpromiso eta eskaerak Donostiako udaletxera eramango ditugu maiatzaren 21ean. Aldez aurretik, Donostialdeko beste 30 ikastetxerekin Cristina Eneako Foroak egin behar ditugu guztien arteko kontsentsua burutzeko.
Apirilaren 10ean IRAESeko ikasle eta irakasleek beren proposamenak aurkezteko parada izan zuten.
Eskola Agenda 21 proiektuari buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.