Erromeria eta Kantu Gira Aieten

Aiete auzoko jaien egitarauaren barne, datorren larunbatean, irailak 15, Sagardo Eguna ospatuko da Katxolan 17:30etan Gero Axular Dantza Taldearen partaidetzarekin. Erromeria, txalaparta, trikitixa eta bertsolariak izango dira.

Igandean, hilak 16, diana izango dugu goizeko 10etan. Horren ondoren, 11ak aldera, ONDARE elkarteak antolatutako Kantu Gira izango da Munttotik abiatuta, baita bertsolarien saioa Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin.

Lerro hauetatik parte hartzera animatzen zaituztegu.

Informazio gehiagorako Aieteko Auzo Elkartera (Lantxabe) jo dezakezue: www.aiete.net