Euskararen Nazioarteko Eguna

Irudia Euskararen Eguna

Abenduaren 3an, osteguna, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu ikastolan. Hori dela-eta, hainbat ekitaldi antolatu dugu, besteak beste:

  • Goizean zehar ikastolako ikasle guztiek “ESKERRIK ASKO EUSKARAREN TAUPADA IZATEAGATIK” hormairudia osatuko dugu hartutako konpromezuekin!
  • HHko haurrak Txiki-Parkera joango dira, Argitxok gonbidatuta.
  • ERRONKA galdera-proba frontoian LHko ikasleek.
  • Bertso, dantza eta antzerki emanaldia LHko 5. eta 6. mailako ikasleentzat.
  • DBHko ikasleek kontzertua egingo dute HHko ikasleentzat arratsaldez.
  • Oihana Kortazar Mendi lasterketariak solasaldia egingo du DBH-Batxilergoko ikasleekin.
  • Eta beste hamaika jarduera: Mahai-jokoak, zinema... EUSKARAZ