Euskaraldiari hasiera emateko sei hilabete falta badira ere, dagoeneko Axularreko lehen "Hamaikakoa" osatu dugu. Ikastolako langileak, autobus-zerbitzukoak, irakasleak, gurasoak, ikasleak eta jangelako langileak diren hamaika pertsona hauek "ahobizi" edo "belarriprest" izateko konpromisoa hartu dute.
Axular Lizeoa osatzen dugun kide guztion erronka gure ikastolako eguneroko giroa euskalduna izatea denez, bide horretan jarraitu eta esparru eta momentu oro euskaraz aritu gaitezen lortu nahi dugu.
Ekainaren 2an, Ikastolaren Egunean, "Hamaikako" gehiago egiteko aukera izango dugu frontoiaren inguruan.
Egon adi, hartu konpromisoa eta atera argazkia!
Euskaraldiaz gehiago jakiteko klikatu esteka honetan