Azaroaren 23tik abenduaren 3 bitartean ospatuko da Euskaraldia Euskal Herri osoan Axular Lizeoa osatzen dugun gazte eta helduok ilusio handiz helduko diogu erronkari.
Hemen dituzue parte hartzeko Hamaika arrazoi!
Izena emateko garaia iritsi da eta bi modutan egin ahal izango duzue:
www.euskaraldia.eus helbidean, urratsak jarraituz (txapak ikastolan jaso ahal izango dituzue).
Ikastolan bertan (beheko aterpean), urriaren 1etik aurrera, 17:00-18:00 bitartean. Euskaraldiaren nondik norakoak kontatu eta izena ematen lagunduko dizuegu. Gure ohiturak aldatu eta ikastolako giroa euskaldunagoa izan dadin aukera bikaina izango da.
Anima zaitezte eta aukeratu Rola!