Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an, asteartea, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi hauek burutuko ditugu:

  • Goizean zehar  ikastola osoko ikasleek “EUSKARA LORATZEN” hormairudia osatuko dugu koloretako loreekin.
  • HH ko haurrak Txiki-Parkera joango dira, Argitxok gonbidatuta.
  • Galdera-sorta JOLASA  frontoian LH eta DBHko ikasleek.
  • Errealeko Ansotegi eta Zubikarai jokalari euskaldunen  hitzaldia areto nagusian LH3-LH6 bitartekoentzat.
  • DBHko  ikasleek kontzertua egingo dute HHko ikasleentzat arratsaldez.
  • Amaia Garmendiaren ipuin kontaketa LHko txikienentzat.
  • Batxilergoko ikasleak Antzerkia ikustera joango dira Antzoki Zaharrera datozen egunetan.
  • Eta beste hamaika jarduera: Euskaraokea, mahai-jokoak, denbora pasak…

Euskaraz bizi nahi dugu!

Axularreko Euskaraz Bizi Taldea