Beste albiste batean iragarri genuenez, 35 taldetako 350 ikasle lehiatuko dira Donostian lehen aldiz Miramongo Eureka! zientzia museoan otsailaren 8an 10:00etatik 15:00ak arte izango den FLL Euskadi 2020 txapelketan. Guztiek proiektu zientifiko eta teknikoa garatzeaz gain, hainbat proba gainditu beharko dituen robot bat diseinatu eta programatu beharko dute. Horretarako, ikertzaile, teknikari, arkitekto, ingeniari, zentro teknologiko, erakunde eta euskal unibertsitateen lana gertutik ezagutu dituzte.
Ikastolak talde bat aurkeztuko du 6 eta 9 urteen arteko kategorian, baita bigarren hezkuntzako ikaslez osatutako Overclock Axular talde beteranoa ere. Overclock First Lego League Euskadiko 2009ko lehen edizioaz geroztik parte hartzen ari da. Urte hauetan, Josetxo Sánchez eta Pili Merino irakasleek gidatutako taldeak 19 sari ditu, 7 aldiz sailkatu da Espainiako First Lego League finalerako eta 3 aldiz Open European Championship izeneko Europako finalerako.
Horrelako proiektuak hainbat erakunde, enpresa eta lagunen babesari esker atera ditzakegu aurrera. Horregatik, bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu Fomento de Donostia, Plastigaur, Zuhaizti Inmobiliaria, Innobasque eta Laborma-ri
Zeuk ere gure proiektu pedagogikoetan lagundu nahi baduzu, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta-helbidea erabiliz gurekin harremanetan jar zaitezke.
Hemen duzu txapelketaren egitaraua
Gehiago jakiteko, bisita ezazu Overclock Axular Taldearen bloga