Gero Axular Iruñako Baluartean

Irudian Itzal Galduaren kartela

Gero Axular Dantza Taldeak Itzal Galdua izenburuko ikuskizuna Iruñako Baluartean eskainiko du abenduaren 30ean 20:00etan.

Itzal Galdua kontakizunaren protagonista Salazar bailarakoa da, Otsagikoa, hain zuzen. Ikasketak amaitutakoan, Nafarroa defendatzera itzulitako gaztea da bera. Haatik, nork eskatuko dio berari itzala? Nor izango da itzala kenduko dion deabru hori? Eta... zer haizek bultzatuko ditu Maulera halabeharrez joan behar izan zuten enara haiek guztiak berriro etxera?

1900 urtean. Karlistaldiak amaitutakoan, gogor jo zuen krisiak Hego Euskal Herrian. Horren ondorioz, Mauleko espartin lantegietara jo behar izan zuten Nafar askok lan bila. Ehunka emakume nafarrek egin zuten Maulerako bidai hori Auñamediko mendiak gaindi, Enaren Bidea ezagutzen den ibilbidean barrena. Etxeetan ez zuten bizitzeko adina ere; beraz, are gutxiago ikasketak egiteko. Baina, garaikoek kontatuta, batzuek beren itzala deabruari ematen omen zioten seme-alaben ikasketak ordaintzeko behar zutenaren truke. Hala egin omen zuen beste garai batean Axularrek berak ere. Kondairak dio Salamankan ikasteagatik, itzalik gabe bizi behar izan zuela Axularrek. Baina, bera prest agertu zen itzala galtzeko ere, buruan helburu handi bat baitzuen: Euskal Herrira itzuli eta kanpoan eskuratutako jakituria hori, hona ekarri.

Txartelak erosteko begiratu hemen