Jantzi tradizionalaren inguruko ezagutza-maila eta erabilera handitzeko asmoz egin nahi du lan Gero Axular dantza-taldeko #dotorejantzi ekimenak. Horretarako, hainbat lan-ildo zabaldu ditu, eta horietako bat zabalkundearena da. Zabalkundea modu ezberdinetan sustatu da; besteak beste, hitzaldiak emanez, aholkularitza-saioak eskainiz eta, horrekin batera, argitaratu berri duen “Harrotasunez, ez harrokeriaz” liburuaren bitartez. Liburu-dendetan, Durangoko Azokako Alai argitaletxearen postuan eta, beste produktu batzuekin batera, #dotorejantzi ekimenaren webgunean.
Datozen jaiei begira opari egokia zalantzarik gabe.