Pasa den otsailaren 12 eta 13an, Arantxa Mokoroa, ikastolako orientatzailea, eta Aitor Uriondo, Lehen Hezkuntzako irakaslea, Bilbon antolatutako Ikanos Workshop-en izan ziren.
Bertan, Axular Lizeoan irakaskuntzan txertatzen eta bultzatzen ari garen kultura teknologikoa aurkeztu zuten. Aplikazio digital, tresna eta metodologia berritzaileek eguneroko lanean duten garrantziaz jardun ziren.
Beraiekin batera, ikastolako kolaboratzaile diren Dravet Fundation-eko arduradunak izan ziren Axularren dugun Garapen gela eta bertan ditugun baliabideez hitz egiteko.