Irakasleak protagonista, Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoetan

Argazkian Amaia Urruzmendi eta Ane Albisu beren aurkezpenean

Irakaslearen lana eta lan horren garrantzia erakutsi du, gaur, Ikastolen XXIII. Jardunaldi Pedagogikoen bigarren lan jardunak. Gasteizko Goiuri jauregian egin da, 200 irakasle eta hezitzaile baino gehiago bildu dituen ekitaldian. Santiago Moll, Enrike Zuazua eta Irene Larraza izan dira hizlari gonbidatuak, eta euren esperientzien berri eman dute, berriz, Jakintza, Axular Lizeoa, Lizarra eta Ikasberri ikastoletako ordezkariek.

Azken esperientzia horiek enprendizaia edo ekintzailetasunaren ingurukoak izan dira. Zehazki, Ikasberri, Axular Lizeoa eta Lizarrako ikastolena. Bakarkako tutoretzari buruzko esperientzia kontatu dute, berriz, Ordiziako Jakintza ikastolako ordezkariek.