2017ko udaberrian zehar Irakurketa Erraza kluba euskaraz abian jarriko da Koldo Mitxelena Liburutegian. Maiatzaren lehen astetik hasita, astean behin bilduko da taldea sei saiotan Irakurketa Errazeko liburu bat elkarrekin irakurtzeko.
Irakurketa Errazeko Taldea batera irakurtzeko elkartzen den pertsona taldea da. Nerea Aizpurua Iraola eta Lina Ugarte izango dira gidariak, eta modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean Fernando Morilloren “Ixtebe Pellot azken kortsarioa” euskarazko eleberria irakurriko da. Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen pertsona helduei zuzendua dago taldea.
- Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.
- DATAK: Maiatzaren 3tik ekainaren 7ra – asteazkenero
- ORDUA: 19etatik 20etara
- TOKIA: Koldo Mitxelena Liburutegian (izen-ematea ere bertan)