MatiaZaleak webgune berria

Irudian MatiaZaleak webgunearen irudi bat

Matia Fundazioaren MatiaZaleak sareak webgunea ireki berri du.

MatiaZaleak Matia fundazioaren xedearekin bat egiten duen pertsona edo elkarteak dira, adineko pertsonen ongizatearen alde. Matia Fundazioak sustatzen du, gizarte osora zabaltzeko Fundazioak zahartzearen alorrean dituen balioak: autonomia, duintasuna eta pertsonalizazioa. Horretarako, sentsibilizazioa eta lagunkoitasuna erabiltzen ditu, eta zahartzaroaren aldeko giroa sortu.

Axular Lizeoak 20 urte daramatza belaunaldien arteko boluntariotza-proiektua bultzatzen. Bertan, 500 ikasle baino gehiagok 35 ordu eskaini dituzte boluntariotza-lanetan Matia Fundazioko Bermingham, Rezola eta Iza zentroetan. Hori dela-eta, 2015. urtean MatiaZaleak errekonozimendua jaso genuen.

Zeuk ere ekimen honetan lagundu nahi baduzu, bisita ezazu MatiaZaleak-en webgunea: http://www.matiazaleak.net/eu